The River (albuma) | |
---|---|
Bruce Springsteenen albuma | |
Egilea(k) | Bruce Springsteen |
Argitaratze-data | 1980 |
Izenburua | The River |
Ekoizpen lekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | LP |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | heartland rock (en) , country rock, rock-and-rolla eta rock |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 83:47 minutu |
Diskoetxea | Columbia Records |
Zatiak | 19 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Bruce Springsteen's albums in chronological order (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Steven Van Zandt (en) |
The River —euskaraz: Ibaia— Columbia Records diskoetxeak Bruce Springsteen musikari estatubatuarraren bosgarren albuma da, 1980ko urrian argitaratutakoa.[1] New Yorkeko Power Station estudioetan 1979ko martxotik 1980ko abuztura bitartean grabatutako albuma izan zen, Springsteenen lehen arrakasta komertzialik handiena, hainbat herrialdetako disko salduenen zerrendan lehen postua lortu baitzuen, besteak beste, Estatu Batuetan eta Kanadan.
Argitaratu zenetik, RIAAk The River platinozko disko boskoitz gisa ziurtatu du. Gainera, Springsteen-ren diskorik salduenetako bat bihurtu da, Born in the U.S.A eta Born to Run-en atzetik. 2003an, Rolling Stone musika-aldizkariak 250. postuan jarri zuen The River albuma, garai guztietako 500 disko onenen zerrendan.